top of page

BIO

Shakti Olaizola 1987ko irailan jaio zen, Gipuzkoan.

 

Txikia zenetik beti izan du margotzeko, marrazteko, moldatzeko eta baita dantzatzeko zaletasun handia. Arte Ederretan lizentziatu zen eta ikastetak egiten ari zenean zirkua aurkitu zuen. Honek bira bat eman zion bere sormenari eta gorputza erreminta berri eta interesgarri bat bezala eskaini zion. Kontorsioa aurkitu zuen Ane Miren-ekin, hontan espezializatu zen eta honek animatuko zion zirkua bere ogibidea izatera erabakitzera. Dantza, klown eta porte akrobatikoetan prestatu da baita ere Bilbo, Madrid, Barcelona, Buenos Aires (Argentina) eta Bruselaseko “Espace Catastrophe”-n.

Euskal Herriko proiektu ezberdinetan hasi zen lanean 2012an bere bakarkako proiektuarekin hasi arte eta “Irakurtzen” deitzen den ikuskizun motza sortu zuen. 2013. urtean “Irakurriz” sorkuntzarekin hasi zen. Pyrénées de Cirque proiektuaren laguntza jaso zuen eta Leioako 2014ko Umore Azoka Kaleko Artisten Azokan estrenatu zen. Ikuskizun honekin Espaina, Europa eta Latinoamerikako hainbat jaialdietan ibili da. 2020ko urtarrilan bere bira bukatu zen.
2016an bere azkeneko sorkuntza hasi zuen, “Baldin Bada”, Joseba Negro musikariarekin. Zirkua, musika eta pintura nahasten duen proposamen burugabea. Leioako 2017ko Umore Azoka Kaleko Artisten Azokan estrenatu zen. Estatuko jaialdi askotan ibili da, atzerriko batzutan eta bigarren saria irabazi zuen Sevillako Circada Jaialdian. 2021ko abenduan bere bira bukatu zen.

Shakti Olaizola

Hizkuntza:

bottom of page